Gunerako sarbide-baldintzak
Irakurri mesedez gure Gunerako sarbide-baldintzak
Politika honek Mondragon Unibertsitateko Moodle zerbitzura (aurrerantzean MUdle) sartu eta erabiltzeko onartu beharreko baldintzak eta egin beharreko erabilera egokiak zeintzun diren zehazten ditu, zehazki hurrengo hauei dagokienez:
- Erabiltzaile-izena eta pasahitza
- Erabilera egokia eta erabiltzaileen arteko errespetua
- Jabetza Intelektualarekiko errespetua
- Zerbitzuen eta baliabide teknologikoen erabilera zuzena
- Datu pertsonalen egiazkotasuna
- Cookie-ak eta nabigazio-datuak
- Adin nagusitasuna
Gunerako sarbide-baldintzak
Mondragon Unibertsitateko Moodle zerbitzura (aurrerantzean MUdle) sartu eta erabiltzeak dokumentu honetako xedapen guztiak osorik eta erreparorik gabe onartzea dakar, onespena politika hau onartzeko laukitxoa markatuta espresuki ematen duzularik. Edozein kasutan, MUdlen dauden edukietara sartu eta hauek erabiltzeak, erabiltzaileak sarbide eta erabilera-baldintzak irakurri dituela eta erreparorik gabe onartzen dituela esan nahi du.
Dokumentu honek MUdleko sarbide eta erabilera-baldintzak zehazten ditu. Erabilera-baldintza hauek onartzea ezinbestekoa da MUdlera sartu eta bere ezaugarriak erabili ahal izateko. Baldintza hauek urratuz gero, Mondragon Unibertsitateak MUdlerako eta bertatik eskaintzen diren zerbitzuetarako sarbidea ukatu, baztertu, eten edo blokeatu ahalko du.
Adi irakurri ezazu, beraz, MUdleko erabiltzaile guztiei aplikatzen zaizkien hurrengo baldintza hauek, bai Mondragon Unibertsitateko ikasle eta langileei baita gonbidatuei ere.
Erabilera egokia
Erabiltzaile-izena eta pasahitza
MUdlera sartu ahal izateko, erabiltzaile guztiek norberaren erabiltzaile-izena eta pasahitza daukate. MUdlerako sarbideak bertako erabiltzaileentzat, norberaren profilaren arabera, eskuragarri dauden eduki eta zerbitzuen erabilera dakar. Sarbide hau banakakoa, pertsonala eta besterenezina da. Erabiltzaileak bere autentifikazio-gakoa (pasahitza) isilean mantentzeko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaile-izen eta pasahitz bakoitzarekin egindako ekintza guztiak erabiltzaile-izenaren jabeak egindakotzat hartuko dira. Hirugarrenek erabiltzaile baten identifikazioa erabilita, onespenaz edo arduragabekeriaz, egindako edozein jarduera edo erabilera oker erabiltzailearen erantzukizuna izango da. Erabiltzaileak bere identifikazioa galdu edo hirugarrenen erabilera ezagutu bezain laster galera edo erabilera hori jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Bere profilaren arabera sarbiderik ez duen eremuetara ez sartzeko eta sartzen ez saiatzeko konpromisoa ere hartzen du.
Erabilera egokia eta erabiltzaileen arteko errespetua
Erabiltzaileak MUdleko edukiak eta zerbitzuak modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, indarrean dagoen legediaren arabera eta hirugarrenen baten eskubide edo interesekiko edozein jarduera bidegabe edo kaltegarri ekidinez. Bereziki ezegokitzat hartzen dira hurrengo hauek:
- Baliabide, plataforma edo ikastaroen erabilera pribatu edo komertziala.
- Erabili, igorri edo hedatzea baloreen edo pertsonen duintasunaren kontra eraso egiten duten eduki iraingarri, mingarri edo legez kanpokoak.
- Jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituen materiala erabiltzea, berau erreproduzituz, komunikazio publikoa eginez edo banatuz.
- Datu-pertsonalen babesaren araudia urratzea.
Erabiltzaile guztiek konpromisoa hartzen dute behatzeko beste erabiltzaileek eremu publiko zein pribatuan errespetuzko jokaera eta hizkera erabiltzen dutela. Komunikazio pribatuen konfidentzialtasuna mantentzeko konpromisoa ere hartzen dute, baita MUdleko eremu publikoetan edo banaketa-zerrendatan eskuratutako datuak hirugarrenen eskura ez jartzekoa ere.
Jabetza Intelektualarekiko errespetua
MUdlen dauden edukien jabetza intelektualaren gaineko eskubideen titulartasuna euren egileena edo kasu bakoitzean adierazitako ustiapen-eskubideak dituenarena da.
Mondragon Unibertsitateak unibertsitateko komunitateko kideei eta baimendutako bestelako erabiltzaileei MUdlen integratutako erreminta multzo bat eskuragarri jartzen die, erabiltzaileek mota askotako edukiak igo edo estekatzeko erabili dezaketena. MUdleko erabiltzaileek erreminta hauen arrazoizko erabilera egin behar dute; helburu akademikoetarako, ikerketarako edo kudeaketarako informazio eta komunikazio beharrak asetzeko erabiliz soilik, eta eduki hauen erabilera kolektibo edo komertziala egin gabe.
Ondorioz, MUdleko erabiltzaileek eduki hauek dagokien profilaren arabera ikusi ditzakete. Erabiltzaileek izaera akademikoa duten edukiak erabilera pertsonalerako soilik erabili ditzakete eta ezin dituzte eremu horretatik kanpo berrerabili, erabilera-oharrean edo dagokion lizentzian espresuki adierazten diren kasuetan izan ezik. Mondragon Unibertsitatearen edo bertako irakasleen jabetza intelektualen titulartasuna ez duten MUdlen eskuragarri dauden edukiak soilik eskaintzen dira legedian aurreikusitako jabetza-eskubideen mugen babesean, edukiari dagokion lizentzia edo onespena izateagatik, edota edukia domeinu publikoan egoteagatik.
MUdlen Mondragon Unibertsitatearenak ez diren eta hirugarrenek kudeatzen duten webguneetara bideratutako estekak daude. Ondorioz Mondragon Unibertsitateak ezin du bermatu webgune horietako eduki edo informazioen egiazkotasuna edo gaurkotzea, eta ez da horien erantzule.
Mondragon Unibertsitateak, MUdleko kudeatzailea izaki, ez-zilegiak diren edo jabetza-eskubideak urratzen dituen edukiak kentzeko eskaera bat jasoz gero bertako edukiak aztertzeko eskubidea dauka.
Zerbitzuen eta baliabide teknologikoen erabilera zuzena
MUdleren izaera akademikoa dela eta, bertatik eskaintzen diren zerbitzuak soilik helburu akademikoekin erabiliko dira, eta inoiz ez helburu komertzialekin. Bereziki, erabiltzaileak bere e-posta helbidea edo MUdleko eremu publikoa helburu komertzialekin edo publizitatezkoekin ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du.
Era berean, erabiltzaileak MUdleren eta berau osatzen duten zerbitzu informatiko eta baliabide teknologikoen funtzionamendu egokia zuzenean edo zeharka kaltetu edo arriskuan ez jartzeko eta hirugarrenen sistema eta baliabide hauen erabilera zuzena ez eragozteko konpromisoa hartzen du.
Datu pertsonalen egiazkotasuna
Erabiltzailea da ematen dituen eta MUdlera eransten diren datu pertsonalen egiazkotasunaren eta gaurkotzearen arduraduna, eta beste erakunde edo pertsonekin harremanetan jartzean bere identitatea ez faltsutzeko edo iruzurra ez egiteko konpromisoa hartzen du.
Cookie-ak eta nabigazio-datuak
Webgune honek berezko cookie-ak erabiltzen ditu erregistratutako erabiltzaileen saioak kudeatzeko eta euren erabilera-esperientzia hobetzeko. Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen dira informazio anonimoa eskuratzeko gure webguneko erabileraren informazio estatistikoa lortzeko helburuarekin. Cookie hauen blokeoa ez den edozein ekintzak cookie hauek instalatu eta erabiltzeko onespena dakar.
Horretaz gain, zenbait jarduerek hirugarrenen webguneetara bideratzen duten estekak izan ditzakete. Webgune horietan erabili ahal diren cookie-ak ez daude Mondragon Unibertsitatearen mendean eta bertako erabilera-politikaren araberakoa izango da.
Adin nagusitasuna
MUdleko zerbitzuak ez daude 16 urtez beheragoko pertsonei zuzenduta. Baldintza hauek onartzean zure adina gutxienez 16 urtekoa dela baieztatzen duzu. Ez dugu berariaz adin txikikoen edo MUdle erabili ezin duten bestelako pertsonen inolako informaziorik biltzen, datu pertsonalak barne. Adin txikiko baten datu pertsonalak jaso izana jakinez gero ezabatu egingo ditugu, legalki datu horiek mantentzera behartuta ez bagaude.