Indarrean dauden politiken zerrenda

Izena Mota Erabiltzaile-onespena
Gunerako sarbide-baldintzak Gunearen politika Autentifikatutako erabiltzaileak
Pribatutasuna, segurtasuna eta datu pertsonalak Pribatutasun politika Autentifikatutako erabiltzaileak
Hirugarrenen datuen sarbiderako politika Hirugarrenen politika Autentifikatutako erabiltzaileak

Laburpena

Politika honek Mondragon Unibertsitateko Moodle zerbitzura (aurrerantzean MUdle) sartu eta erabiltzeko onartu beharreko baldintzak eta egin beharreko erabilera egokiak zeintzun diren zehazten ditu, zehazki hurrengo hauei dagokienez:

  • Erabiltzaile-izena eta pasahitza
  • Erabilera egokia eta erabiltzaileen arteko errespetua
  • Jabetza Intelektualarekiko errespetua
  • Zerbitzuen eta baliabide teknologikoen erabilera zuzena
  • Datu pertsonalen egiazkotasuna
  • Cookie-ak eta nabigazio-datuak
  • Adin nagusitasuna

Politika osoa

Gunerako sarbide-baldintzak

 

Mondragon Unibertsitateko Moodle zerbitzura (aurrerantzean MUdle) sartu eta erabiltzeak dokumentu honetako xedapen guztiak osorik eta erreparorik gabe onartzea dakar, onespena politika hau onartzeko laukitxoa markatuta espresuki ematen duzularik. Edozein kasutan, MUdlen dauden edukietara sartu eta hauek erabiltzeak, erabiltzaileak sarbide eta erabilera-baldintzak irakurri dituela eta erreparorik gabe onartzen dituela esan nahi du.

Dokumentu honek MUdleko sarbide eta erabilera-baldintzak zehazten ditu. Erabilera-baldintza hauek onartzea ezinbestekoa da MUdlera sartu eta bere ezaugarriak erabili ahal izateko. Baldintza hauek urratuz gero, Mondragon Unibertsitateak MUdlerako eta bertatik eskaintzen diren zerbitzuetarako sarbidea ukatu, baztertu, eten edo blokeatu ahalko du.

Adi irakurri ezazu, beraz, MUdleko erabiltzaile guztiei aplikatzen zaizkien hurrengo baldintza hauek, bai Mondragon Unibertsitateko ikasle eta langileei baita gonbidatuei ere.

Erabilera egokia

Erabiltzaile-izena eta pasahitza

MUdlera sartu ahal izateko, erabiltzaile guztiek norberaren erabiltzaile-izena eta pasahitza daukate. MUdlerako sarbideak bertako erabiltzaileentzat, norberaren profilaren arabera, eskuragarri dauden eduki eta zerbitzuen erabilera dakar. Sarbide hau banakakoa, pertsonala eta besterenezina da. Erabiltzaileak bere autentifikazio-gakoa (pasahitza) isilean mantentzeko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaile-izen eta pasahitz bakoitzarekin egindako ekintza guztiak erabiltzaile-izenaren jabeak egindakotzat hartuko dira. Hirugarrenek erabiltzaile baten identifikazioa erabilita, onespenaz edo arduragabekeriaz, egindako edozein jarduera edo erabilera oker erabiltzailearen erantzukizuna izango da. Erabiltzaileak bere identifikazioa galdu edo hirugarrenen erabilera ezagutu bezain laster galera edo erabilera hori jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Bere profilaren arabera sarbiderik ez duen eremuetara ez sartzeko eta sartzen ez saiatzeko konpromisoa ere hartzen du.

Erabilera egokia eta erabiltzaileen arteko errespetua

Erabiltzaileak MUdleko edukiak eta zerbitzuak modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, indarrean dagoen legediaren arabera eta hirugarrenen baten eskubide edo interesekiko edozein jarduera bidegabe edo kaltegarri ekidinez. Bereziki ezegokitzat hartzen dira hurrengo hauek:

  • Baliabide, plataforma edo ikastaroen erabilera pribatu edo komertziala.
  • Erabili, igorri edo hedatzea baloreen edo pertsonen duintasunaren kontra eraso egiten duten eduki iraingarri, mingarri edo legez kanpokoak.
  • Jabetza intelektualeko eskubideak urratzen dituen materiala erabiltzea, berau erreproduzituz, komunikazio publikoa eginez edo banatuz.
  • Datu-pertsonalen babesaren araudia urratzea.

Erabiltzaile guztiek konpromisoa hartzen dute behatzeko beste erabiltzaileek eremu publiko zein pribatuan errespetuzko jokaera eta hizkera erabiltzen dutela. Komunikazio pribatuen konfidentzialtasuna mantentzeko konpromisoa ere hartzen dute, baita MUdleko eremu publikoetan edo banaketa-zerrendatan eskuratutako datuak hirugarrenen eskura ez jartzekoa ere.

Jabetza Intelektualarekiko errespetua

 

MUdlen dauden edukien jabetza intelektualaren gaineko eskubideen titulartasuna euren egileena edo kasu bakoitzean adierazitako ustiapen-eskubideak dituenarena da.

Mondragon Unibertsitateak unibertsitateko komunitateko kideei eta baimendutako bestelako erabiltzaileei MUdlen integratutako erreminta multzo bat eskuragarri jartzen die, erabiltzaileek mota askotako edukiak igo edo estekatzeko erabili dezaketena. MUdleko erabiltzaileek erreminta hauen arrazoizko erabilera egin behar dute; helburu akademikoetarako, ikerketarako edo kudeaketarako informazio eta komunikazio beharrak asetzeko erabiliz soilik, eta eduki hauen erabilera kolektibo edo komertziala egin gabe.

Ondorioz, MUdleko erabiltzaileek eduki hauek dagokien profilaren arabera ikusi ditzakete. Erabiltzaileek izaera akademikoa duten edukiak erabilera pertsonalerako soilik erabili ditzakete eta ezin dituzte eremu horretatik kanpo berrerabili, erabilera-oharrean edo dagokion lizentzian espresuki adierazten diren kasuetan izan ezik. Mondragon Unibertsitatearen edo bertako irakasleen jabetza intelektualen titulartasuna ez duten MUdlen eskuragarri dauden edukiak soilik eskaintzen dira legedian aurreikusitako jabetza-eskubideen mugen babesean, edukiari dagokion lizentzia edo onespena izateagatik, edota edukia domeinu publikoan egoteagatik.

MUdlen Mondragon Unibertsitatearenak ez diren eta hirugarrenek kudeatzen duten webguneetara bideratutako estekak daude. Ondorioz Mondragon Unibertsitateak ezin du bermatu webgune horietako eduki edo informazioen egiazkotasuna edo gaurkotzea, eta ez da horien erantzule.

Mondragon Unibertsitateak, MUdleko kudeatzailea izaki, ez-zilegiak diren edo jabetza-eskubideak urratzen dituen edukiak kentzeko eskaera bat jasoz gero bertako edukiak aztertzeko eskubidea dauka.

Zerbitzuen eta baliabide teknologikoen erabilera zuzena
 

MUdleren izaera akademikoa dela eta, bertatik eskaintzen diren zerbitzuak soilik helburu akademikoekin erabiliko dira, eta inoiz ez helburu komertzialekin. Bereziki, erabiltzaileak bere e-posta helbidea edo MUdleko eremu publikoa helburu komertzialekin edo publizitatezkoekin ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du.

Era berean, erabiltzaileak MUdleren eta berau osatzen duten zerbitzu informatiko eta baliabide teknologikoen funtzionamendu egokia zuzenean edo zeharka kaltetu edo arriskuan ez jartzeko eta hirugarrenen sistema eta baliabide hauen erabilera zuzena ez eragozteko konpromisoa hartzen du.

Datu pertsonalen egiazkotasuna

Erabiltzailea da ematen dituen eta MUdlera eransten diren datu pertsonalen egiazkotasunaren eta gaurkotzearen arduraduna, eta beste erakunde edo pertsonekin harremanetan jartzean bere identitatea ez faltsutzeko edo iruzurra ez egiteko konpromisoa hartzen du.

 

Cookie-ak eta nabigazio-datuak

Webgune honek berezko cookie-ak erabiltzen ditu erregistratutako erabiltzaileen saioak kudeatzeko eta euren erabilera-esperientzia hobetzeko. Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen dira informazio anonimoa eskuratzeko gure webguneko erabileraren informazio estatistikoa lortzeko helburuarekin. Cookie hauen blokeoa ez den edozein ekintzak cookie hauek instalatu eta erabiltzeko onespena dakar.

Horretaz gain, zenbait jarduerek hirugarrenen webguneetara bideratzen duten estekak izan ditzakete. Webgune horietan erabili ahal diren cookie-ak ez daude Mondragon Unibertsitatearen mendean eta bertako erabilera-politikaren araberakoa izango da.

Adin nagusitasuna

MUdleko zerbitzuak ez daude 16 urtez beheragoko pertsonei zuzenduta. Baldintza hauek onartzean zure adina gutxienez 16 urtekoa dela baieztatzen duzu. Ez dugu berariaz adin txikikoen edo MUdle erabili ezin duten bestelako pertsonen inolako informaziorik biltzen, datu pertsonalak barne. Adin txikiko baten datu pertsonalak jaso izana jakinez gero ezabatu egingo ditugu, legalki datu horiek mantentzera behartuta ez bagaude.


Laburpena

Politika honek Mondragon Unibertsitateko Moodle zerbitzuaren (aurrerantzean MUdle) pribatutasun politika, datu pertsonalen erabilera, hauen babesa bermatzeko segurtasun neurriak eta erabiltzaileak baliatu ditzakeen eskubideak zehazten ditu, zehazki hurrengoak:

  • Datuen Babeserako Ordezkaria (DPO Officer)
  • Zeintzuk dira biltzen diren datuak?
  • Zein da bildutako datuekin egiten den erabilera?
  • Nork du datuetarako sarbidea?
  • Noiz arte gordetzen dira datuak?
  • Zeintzuk dira zure eskubideak?

Politika osoa

Pribatutasuna, segurtasuna eta datu pertsonalak

 

Mondragon Unibertsitatean pribatutasunak zinez arduratzen gaitu, eta zure datu pertsonalak babesteko arrazoizko neurri guztiak hartzen ditugu. Ez ditugu zure datu pertsonalak (zure e-posta helbidea barne) inorekin partekatzen edo banatzen, baina MUdle zerbitzura sarbidea emateko zenbait datu pertsonal bildu eta gordetzen dugu. Legalki zenbait datu pertsonal ere eskatu dakiguke.

MUdlen Mondragon Unibertsitateko pribatutasun politika orokorra aplikatzen da (https://www.mondragon.edu/eu/pribatutasun-politika helbidean eskuragarri), eta beraz hemen zerbitzu honekin lotutako xehetasunak soilik aipatzen dira.

Gure zerbitzarietako erregistroetan IP helbideak, irekitako URLak eta erabiltzaileekin lotutako informazioa gordetzen dira, helburu analitiko eta estatistikoekin. Cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaileen saioak irekita mantentzeko, baita guneko trafikoaren informazio estatistiko anonimoa jasotzeko ere.

Segurtasun-neurri teknikoak, fisikoak eta administratiboak hartzen ditugu zure datu pertsonalen galera, erabilera okerra, baimenik gabeko sarbidea, jakinaraztea edo aldatzearen aurrean arrazoizko babesa emateko. Segurtasun-neurri hauen artean suebakiak, datu-zifratzea, gure datu-zentroetarako sarbide-kontrol fisikoak eta informaziorako sarbidearen baimen-kontrolak daude. Gu gure sistema eta zerbitzuen segurtasuna zaintzen ahalegintzen saiatzen garen arren, erabiltzaile bakoitzaren ardura da bere pasahitzaren eta bere profil edo kontuaren erregistroko informazioaren pribatutasuna zaintzea.

Hauek dira gunearen eta bertako datuen segurtasuna eta pribatutasuna bermatze aldera hartzen ditugun neurrietako batzuk:

  • Segurtasun-kopien politika: erregulartasunez gunearen segurtasun-kopiak egiten ditugu, ezusteko gertaeren aurrean berreskuratzea bermatzeko.
  • Nabigazio segurua: gune osoko nabigazioa protokolo seguruen bitartez egiten da (HTTPS, SSL, TLS, HSTS).

Ekintza hauen inguruan edo zure datu pertsonalen erabileraren inguruan zalantzaren bat baduzu idatzi iezaguzu dpo@mondragon.edu helbidera.

Datuen Babeserako Ordezkaria (DPO Officer)

Mondragon Unibertsitateko datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbidea dpo@mondragon.edu da. Hori da erabili gurekin harremanetan jartzeko erabili behar duzun helbidea araudiak aitortzen dizkizun eskubideetako bat gauzatu nahi baduzu. Era berean Mondragon Unibertsitateak jakinarazten dizu tratamendua indarrean dagoen araudiarekin bat ez datorrela uste baduzu eskubidea duzula Espainiako Datuen Babeserako Agentzia (www.agpd.es) aurrean erreklamazioa aurkezteko.

Zeintzuk dira biltzen diren datuak?

https://mudle.mondragon.edu eta https://online.mondragon.edu helbideetan MUdleko zerbitzua emate aldera dokumentu honetan aurrerago zehazten den moduan hirugarrenekin zenbait informazio partekatu ahal dugu.

Nolanahi ere, MUdlen ez dira bereziki babestutako datu pertsonalik biltzen, soilik zerbitzua eman ahal izateko ezinbestekoak diren hurrengo datu hauek: izena, abizenak, e-posta helbidea eta sarbiderako IP helbideak.

Zein da bildutako datuekin egiten den erabilera?

Bildutako datuen xede bakarra MUdleko zerbitzua ematea da, eta beraz datuen bestelako erabilera guztiak baztertzen dira; hala nola erabilera komertzialak, marketinezkoak edo ikerketazkoak.

Moodle plataformak berez Learning Analytics-eko erreminta bat eskaintzen du (informazio gehiago), eta bildutako datuak erreminta horren bitartez erabili ahalko dira, betiere helburu akademikoekin.

Nork du datuetarako sarbidea?

MUdlen bildutako datuak hurrengo pertsona, rol eta erakundeentzat daude eskuragarri:

  • Irakasleria (nork bere eremuan), helburu akademikoekin
  • Administrazioko langileria, kudeaketarako eta irakaskuntzaren sostengurako
  • Mondragon Unibertsitateko kideak, soilik helburu estatistikoekin
  • Mondragon Unibertsitatekoak ez diren hainbat erakundek datu batzuetara sarbidea daukate, jarraian azaltzen den modu eta helburuekin.

Noiz arte gordetzen dira datuak?

Zure datuak plataforman erabiltzailea gaituta dagoen bitartean erabili eta gordeko dira. Behin erabiltzaileari baja ematen zaionean datuak, behar bezala blokeatuta, gorde ahalko dira datuen tratamenduarekin lotutako balizko erantzukizunak preskribatu arte lege aplikagarriak eskatzen duen denboran edo Administrazio Publikoen, Epaileen, Tribunalen eta Ministerio Fiskalaren eskakizunei erantzuteko.

Zeintzuk dira zure eskubideak?

Erabiltzaileak hurrengo eskubideak baliatu ditzake Mondragon Unibertsitatearen aurrean:

  • Sarbide eskubidea: tratatzen diren interesdunaren datu pertsonalak ezagutzeko eta horien inguruan informazioa jasotzeko aukera ematen du.
  • Zuzentze eskubidea: akatsak zuzentzeko, zehatzak ez diren edo osatugabeko datuak eguneratzeko eta tratatzen den informazioaren zehaztasuna bermatzeko aukera ematen du.
  • Ezabatze eskubidea: datuen ezabatzea eskatzeko aukera ematen du, tratatzen den informazioa dagoeneko beharrezkoa ez denean.
  • Kontrakotasun eskubidea: interesdunak eskubidea du datuak tratatuak ez izateko eskubidea edo tratatzearen etetea eskatzeko, salbu bidezko arrazoiak baleude edo balizko eskakizunen defentsan erabiltzeko balira; egoera horietan datuak behar bezala blokeatuta mantenduko dira, balizko erantzukizunak preskribatu arte lege aplikagarriak eskatzen duen denboran.
  • Publizitatea bidaltzearen kontrakotasun eskubidea: interesdunak Mondragon Unibertsitatearen aldetik komunikazio komertzialak jasotzearen kontrakotasuna adierazi dezake. Kasu horretan edozein unetan horrelako jakinarazpenak jasotzeko onespena baliogabetu dezake jakinarazpenean bertan inplementatutako mekanismoaren bitartez, baita pribatutasuna@mondragon.edu helbidera “Baja” izenburua duen mezu bat idatzita ere.
  • Tratamenduaren muga: baldintza zehatz batzuetan, interesdunak bere datuen tratamendua mugatzeko eskaera egin dezake, bidezko arrazoiengatik edo balizko eskakizunen defentsan erabiltzeko ez bada.
  • Datuen eramangarritasuna: interesdunak berarekin lotutako datuak eta berak emandakoak jasotzea edo, teknikoki egingarria bada, berak aukeratutako tratamenduaren beste arduradun bati bidaltzea eskatu dezake, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanizatuko formatu egituratu batean.
  • Banakako erabaki automatizatuen objektua ez izateko eskubidea (profil-eratzea barne): efektuak dituen edo eragin nabarmenak sortzen dituen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakien objektu ez izateko eskubidea.

Aipatutako eskubide horietakoren bat baliatu nahi izanez gero, bidali ezazu gutun bat zure datuekin (NANa barne) e-posta bidez dpo@mondragon.edu helbidera edo hurrengo helbidera: Loramendi, 4, 20500 Arrasate / Mondragon.



Laburpena

Politika honek Mondragon Unibertsitateko Moodle zerbitzuak (aurrerantzean MUdle) bildutako datuetara sarbidea duten Mondragon Unibertsitatetik kanpoko bestelako erakundeak zeintzuk diren eta bakoitzak zein datuetara duen sarbidea zehazten du, zehazki hurrengo hauek:

  • Datu pertsonaletarako sarbidea duten Kanpoko Zerbitzuak
    • Turnitin
    • Google
      • Google Drive
      • Google Maps
      • Gmail [aukerazkoa]
    • ExLibris [aukerazkoa]
  • Datuetara sarbidea duten bestelako zerbitzuak
    • Google Analytics
    • Moodle [aukerazkoa]
    • YouTube [aukerazkoa]
    • Dropbox [aukerazkoa]
    • Mozilla [aukerazkoa]

Politika osoa

Hirugarrenen datuen sarbiderako politika

https://mudle.mondragon.edu eta https://online.mondragon.edu helbideetan MUdleko zerbitzua emate aldera hirugarren agenteekin informazioa partekatzen dugu, jarraian azaltzen dugun moduan. Informazio hori beti zerbitzurako ezinbestekoa dena baino ez da izango eta posiblea denean anonimotasuna bermatzeko mekanismoak zehaztuko dira.

Mondragon Unibertsitateak hitzarmenak dauzka kanpoko agente horietako bakoitzarekin datu horien erabilera egokia dela bermatzeko eta beren segurtasuna bermatzeko. Beste alde batetik, agente horietako batzuk EULA (erabiltzaileentzako lizentzia-akordioa, ingelesezko “End User License Agreement”) propioa izan dezakete eta hauek erabili beharko balitu erabiltzaileak EULA horiek irakurri eta onartu beharko ditu.

Integratutako Zerbitzuak

Zure erabiltzaile-izena eta pasahitza erabilita hirugarrenen zerbitzuetarako sarbidea eman dakizuke (horietako bakoitza “Integratutako Zerbitzu” bat da), zure Google kontua adibidez, edo bestela Integratutako Zerbitzu bat erabiltzeko zure datu pertsonalen bat erabiltzeko baimena eskatu ahal zaizu. Integratutako zerbitzu bat lotzeko baimena ematean zure izen-abizenak, e-posta helbidea eta profileko oinarrizko informaziorako sarbidea eta hau gordetzeko baimena ematen diguzu zerbitzu hori eskuragarri izan dezazun politika honek zehaztutakoaren arabera. Integratutako Zerbitzu bakoitzean zure pribatutasun-ezarpenak egiaztatu beharko zenituzke horietako bakoitzak ematen digun informazioa zein den ulertzeko, eta baimenak behar bezala aldatzeko. Mesedez arretaz berrikusi itzazu Integratutako Zerbitzu bakoitzaren erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politikak euren zerbitzuak erabili eta gure zerbitzuarekin konektatu baino lehen.

Datu pertsonaletarako sarbidea duten Kanpoko Zerbitzuak
Turnitin

Erakundea: Turnitin, LLC

Erakundearen informazioa: http://turnitin.com/en_us/about-us/our-company

Zerbitzua: Lanen originaltasuna neurtu eta plagio kontrolerako sistema

URLa: https://www.turnitin.com/

Helburua:

All personal data we process is directly linked to a specific purpose, such as requesting access to our academic content database, or requesting web content (i.e. a newsletter, case study, video, etc.)

Partekatutako datuak: izena, abizenak, e-posta helbidea, Moodle-ko rola eta bidalketen edukia

Erakundearen DPO-aren e-posta helbidea: DPO@turnitin.com

Erakundearen pribatutasun-politikaren URLa: https://guides.turnitin.com/Privacy_and_Security#Privacy_Policy

Mondragon Unibertsitatea eta erakundearen arteko datuen partekatzerako hitzarmena:

The GDPR states that you must have a contract in place with Turnitin that is GDPR compliant. You are required to ensure that all your suppliers who act as data processors are GDPR compliant. Turnitin is involved in the same process with its suppliers.

To make this process as easy as possible for customers, Turnitin will amend its Registration Agreement to incorporate all relevant changes from 25 May on your behalf.
This means that you won’t need to send us a contract amendment, and no further action is required from you as far as your Turnitin contract is concerned. The updated Terms of Service can be viewed in our new Privacy Centre here.

Datuen pribatutasuna bermatzeko erakundeak hartutako segurtasun-neurriak: https://guides.turnitin.com/Privacy_and_Security

Datuak eskatu/esportatzeko bidea: DPO@turnitin.com

Oharrak: zerbitzu hau erabiltzen hasteko erabiltzaile bakoitzak EULA (erabiltzaileentzako lizentzia-onespena, ingelesezko “End User License Agreement”) bereizi bat onartu behar du.

Google

Erakundea: Google Inc.

Erakundearen informazioa: https://about.google/

Erakundearen pribatutasun-politikaren URLa: https://cloud.google.com/terms/data-processing-terms

Mondragon Unibertsitatea eta erakundearen arteko datuen partekatzerako hitzarmena:

https://gsuite.google.com/terms/dpa_terms.html?_ga=2.68926419.-399587139.1532617701

Datuen pribatutasuna bermatzeko erakundeak hartutako segurtasun-neurriak:

https://cloud.google.com/security/gdpr/

Google Drive

URLa: drive.google.com (API bidezko sarbidea)

  • Zerbitzua: Dokumentuak PDFra bihurtzea

Helburua: Moodle-n bitartez egindako bidalitako fitxategiak PDFra bihurtzea (informazio gehiago)

  • Zerbitzua [Aukerazkoa]: Norbere Google Drive biltegira sartu

Helburua: norbere Google Drive kontutik Moodle-ra fitxategiak igotzea (informazio gehiago)

Google Maps

Zerbitzua: IP helbideen kokapen geografikoa

URLa: maps.google.com (API bidezko sarbidea)

Helburua: Moodle-ko aktibitatearen erregistroan gordetako IP helbideak geografikoki kokatzea (informazio gehiago).

Partekatutako datuak: IP helbidea

Gmail [Aukerazkoa]

Zerbitzua: Moodle-ra bidalitako e-posta mezuen kudeaketa (informazio gehiago)

URLa: mail.google.com (API bidezko sarbidea)

Partekatutako datuak: Moodle-ra bidalitako mezuak (e-posta helbidea eta edukia)

Helburuak:

ExLibris [aukerazkoa]

Erakundea: ExLibris (ProQuest)

Erakundearen URLa: https://www.exlibrisgroup.com/es/productos/campusm/

Zerbitzua: CampusM

Helburua: Mondragon Unibertsitateko Konet app-a erabiltzen duten gailuetara push bidalketak egitea

Partekatutako datuak: telefono zenbakia

Erakundearen DPO-aren e-posta helbidea: dpo@exlibrisgroup.com

Erakundearen pribatutasun-politikaren URLa:

https://trust.exlibrisgroup.com/gdpr/

 

Datuetara sarbidea duten hirugarrenen bestelako zerbitzuak
Google Analytics

Erakundea: Google Inc.

Helburua: Moodle-ren erabileraren datu estatistikoak lortzea

Partekatutako datuak: anonimo bihurtutako IP helbideak

Moodle [aukerazkoa]

Erakundea: Moodle HQ

Erakundearen informazioa: https://moodle.com/about/

Zerbitzua: AirNotifier

URLa: https://messages.moodle.net

Helburua: Moodle app ofiziala erabiltzen duten Android eta iOS gailuetara push jakinarazpenak bidaltzea

Partekatutako datuak:

For each message which the AirNotifier accepts from a Moodle site, it processes but does not store or record the message data, it just reroutes it to Google or Apple. The message data includes: recipient’s name and id, sender’s name and id, time of sending, subject of message, message content and summary, device id platform.

The AirNotifier service is a conduit for relaying mobile notifications from Moodle sites to Google or Apple for delivery to the Moodle Mobile App on the end users phone.

To facilitate this, the AirNotifier requires the Moodle site to register and connect with a token. The device type and id of the recipient is used to route the message to Google and Apple as appropriate. Both Google and Apple have confirmed that they cannot access or view the message data.

Erakundearen pribatutasun-politikaren URLa: https://moodle.net/mod/page/view.php?id=29

YouTube [aukerazkoa]

Erakundea: YouTube (Google)

Zerbitzua: YouTubeko bideoak bilatzea

Helburua: Moodle-tik YouTube-ko bideoak bilatu eta txertatzea (informazio gehiago)

Dropbox [aukerazkoa]

Erakundea: Dropbox

Erakundearen informazioa: https://www.dropbox.com/about

Zerbitzua: norbere Dropbox biltegira sartu

Helburua: Moodle-ra norbere Dropbox kontutik fitxategiak igotzea (informazio gehiago)

Erakundearen pribatutasun-politikaren URLa: https://www.dropbox.com/security/GDPR

Mozilla [aukerazkoa]

Erakundea: Mozilla

Erakundearen informazioa: https://www.mozilla.org/about/

Zerbitzua: Mozilla Backpack

URL: https://backpack.openbadges.org/

Helburua: Norbere dominak Moodle-tik esportatu eta Moodle-n partekatzea (informazio gehiago)